jueves, 27 de febrero de 2014

NUR ETA HAIZE ARROZA

Liburu hau oso dibertigarria da, Toti Martinez de Lezeak idatzi du eta marrazkilaria Juan Luis Landa da.
Nur Txinan bizi da eta noizbeinka Larrabetzura doa.
Bere urtebetetzea orain dela gutxi izan zen eta orduan aititek eta amamak oparia ematen diote,giltz bat da. Nur zer zabaltzen duen bilatzen dago, etxe guztitik bilatzen du eta ez dago ezer. Lorategira ateratzen da eta etxe handi bat dago barrura sartzen denean harrituta gelditzen da.
Nahi baduzue zer dagoen etxe barruan eta abenturak pasatze ndituen bere lagunekin irakurri liburua. 

RITA ERRALDOIA

RITA ERRALDOIA

Liburu hau oso polita izan da, Mikel Valveredek idatzi eta marrazkilaria izan da.

Rita oso txikia da eta bere klaseko txikiena ere denez, altua izan nahi du eta egun batean azokan pozoi bat altuagoa izateko erosi zuen. Saltzileak koilakarada bat bakarrik hartzeko esan zion baina Ritak ez zion kasurik egin eta bi egunetara erraldoia egin zen. Orduan konturatu zen txikia izatea hobeagoa zela etxeko atetik ez zelako sartzen.
Jakin nahi ba duzue txikia egiten baldin ba den berriro, irakurri liburua.

ANTI BARBIAK: Kalekumeak

ANTI BARBIAK: Kalekumeak

Liburu hau  asko gustatu zait. Mercé Angurerak idatzi eta Javier Carbajo marrazkilaria izan da.

Aste Santuko oporrak heldu dira eta Marta betiko moduan Rascletsera joan da baina aurten bere lagun minei gonbidatu die: Nao eta Eli bere ahizpa ez zelako joango. Han Rascletsen gauza asko gertatzen dira, adibidez: Naoren gurasoak agertzen dira, baina zergaitik?

Jakin nahi ba duzue zergaitik den irakurri liburua.

martes, 4 de febrero de 2014

NUR ETA KOBAZULO LILURAGARRIA






Liburu hau Toti Martinez de Lezeak idatzi du.
Ipuin hau asko gustatu zait eta horrela hasten da:
Egun batean Nur bere lagunekin festa batera joan nahi zuen, baina ama eta aitak ez zioten uzten, lagunekin geratuta zeudelako. Heldu zirenean Nurrek bi neska ikusi zituen eta beraiekin denbora guztian jolasten igaro zuen eguna.
Nurreri zer gertatzen zaion jakin nahi baduzue, ipuina irakurri beharko duzue.

sábado, 16 de noviembre de 2013

Magalik badaki

                           MAGALIK BADAKI


Liburu hau asko gustatu zait Elena Odrizolak egin ditu irudiak. Eta liburua Patxi Zubizarreta idatzi du.
Hau gertatzen da.

Magali neska lotsati bat da eta ez du asko hitz egiten.
Egun batean bere andereñoak handitan zer izan nahi duen galdetzen dio, baina Magalik ez du hitz egiten eta gainera ez daki nagusitan zer izan nahi duen.
Baina gabonak hurbil daude eta Magaliren ahizpa New Yorketik etorriko da. Magalik bere ahizpa etortzen denean oso pozik jartzen da.
Eta nahi baduzue jakin zer izango da Magalik nagusitan liburua ikakurri beharko duzue.

ANE ROMERO

Judy Moody ospetsua egiten da

                           JUDY MOODY OSPETSUA EGITEN DA


                       Li buru hau asko gustatu zait.
              Apur bat kontatuko dizuet.
              Egun batean Judy Moody klasera sartzen da eta Jessika Finck koro batekin ikusten du.
              Orduan Judy Jessicari zergaitik daraman koro bat galdetu nahi dio baina Jessica Finck                   eta Judy ez dira lagunak orduan bere lagun bateri galdetzen dio eta lagunak ortografia                 lehiaketa batean irabazi duelako esaten dio. Jessika egunkarian ateratrzen da eta Judy                 inbidia dauka. Etxean dagoenean bere neba Stink telebistan ikusten du Eta Judy zerbait                 egiten saiatzen da bere telebistan edo egunkarian ateratzeko.
              Eta nahi baduzue jakin zer egiten du ospetsua egiteko liburua irakurri beharko duzue.



ANE ROMERO







miércoles, 6 de noviembre de 2013

Code Lyoko Ezerezaren Gudarostea

Liburu hau asko gustatu zait. Liburuak kontatzen du Beltzezko gizonek Lyokoko gerlariekin aliatzen direla, baina Jeremy , Ulrich, Eva eta Aelita superordenagailuan arrapatuta daude; gainera X.A.N.A. Green Phoenix-ekin aliatu da.
Aelita Mirror-etik ateratzen denean 6 mutiko zeuden Lyokoko basoko sektoreko dorre batean: Odd, Yumi, Ulrich, Aelita, Eva eta X.A.N.A.. X.A.N.A.k proposatzen du lehenengo hirira joatea ahalmenen bila eta ahalmen horiek errealitatera eramateko.
Ahalmenak lortzen dituztenean Superordenagailua itzaltzen ari zen, lehenengo hiria derrunbatzen eta Lyokoko sektoreak desagertzen baina azkenean desertuko sektoreko dorre batera heltzen dira eta han errealitatera itzultzen dira baina Lyokoko ahalmenekin. Geroago guda hasten da.
Nahi baduzue jakin nola gelditzen den guda irakurri beharko duzue.